|
|
| UDAL
KRONIKAK - DONOSTIA |
|
Zinemaldiak Wise eta Ferrara
omenduko ditu
|
 |
| Irailera
arte zazpigarren artearen distira ez da Donostiara iritsiko
iritsiko baina aurtengo jaialdiaren edukiak aurkeztu berri
ditu antolakuntzak. Joan den astean egindako agerraldian,
aurtengo kartela ere aurkeztu zuten. Hitchcock agertzen da,
filmoteka batean, bere film guztiez inguraturik. Guztira,
53 zuzendu zituen orain dela 25 urte zendu zen zinemagile
bikainak. Kopuru horrek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin
bat egiten du, aurtengoa 53. edizioa baita. Suspensearen maisuaren
filmik ez dute proiektatuko. Mikel Olaciregui Zinemaldiaren
aburuz, “omenaldia” egin nahi zioten zuzendari
britainiarrari, bere obra guztia oso ezaguna baita.
Juan
G. Andrés
|
| UDAL
KRONIKAK - BARAKALDO |
| Aisialdia
salgai |
 |
| Astebeteko
atzerapenaz bada ere, “Titanic. The Exhibition”
Bilboko Itsas Museoan da ikusgai hilaren 15az geroztik. Bartzelona
eta Oporto bisitatu ondoren, hauxe da historiako itsasontzi
mitikoenari buruzko erakusketak Euskal Herrian egingo duen
geldialdi bakarra. Irailaren 18ra arte, Bilboko Itsas Museoak
“Titanic”en jatorrizko agiriak, ontzi barruko
giroa islatzen duten muntaia eszeniko ikusgarriak eta bidaiarien
jantzi eta objektuak bildu ditu Titanic Centenary 2012 elkartearen
laguntzaz, munduko transatlantikorik handienaren azken orduak
errekreatzeko asmoz. BBKren babesari esker, Bilbon “Titanic.
The Exhibition” erakusketa ikusi nahi dutenek 9 euro
besterik ez dute ordaindu behar sarrera erosteko, beste leku
batzuetan kobratzen zituzten 17 euroen aldean.
Xabier
G. Argüello |
| UDAL
KRONIKAK - ARABA |
| Eragile
sozialak etxebizitza eske |
 |
| Besteak
beste, honako talde hauek biltzen ditu Etxebizitza Guztiontzat
plataformak: Bilgune Feminista, Txiroekin Bat Eginik, Salhaketa,
Elkartzen, Gazte Asanblada, eta Zazpigarren Alaba, Uribe Nogales,
Gasteiz Txiki Bizigarri, Betiko Gasteiz, Errota Zaharra, Judimendi
eta Santa Lucia-Erreka Txiki auzo-elkarteak.
Aldaketa
16
|
|
|