33. zk. 2004ko maiatzaren 24a

 
 
  INGURUMENA
ZAINDARI
Bioaniztasuna: elikagaiak, ura eta osasuna guztiontzat
1994ko abenduaren 29an, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak egun hori Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen, urte horretan azaroaren 28tik abenduaren 9ra arte egindako Aniztasun Biologikoaren gaineko Ituna indarrean jarri zenean. Nazioarteko egun hori 1995ean ospatu zen lehen aldiz.
Geroago, 2000. urteko abenduaren 20an, NBEren Batzar Nagusiak maiatzaren 22a izendatu zuen Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna, egun horretan onartu baitzen Aniztasun Biologikoari buruzko Ituna 55/201 erresoluzioaren bidez. Eta 2002an Garapen Iraunkorrari buruzko Goi-bilera egin zenetik bioaniztasunak gero eta leku handiagoa du giza garapen eta gure planetaren biziraupenari buruzko eztabaida foroetan. Gobernuek onartu dutenez, Aniztasun Biologikoaren gaineko Ituna eta horrek Segurtasun Bioteknologikoari buruz duen Protokoloa (Cartagenako Protokoloa), nahiz bi hitzarmen horiek sustatu dituzten prozesuak erabakigarriak dira aniztasun biologikoa mantendu eta era iraunkorrean baliatzeko, baita baliabide genetikoak erabiltzetik eratorritako etekinak era bidezko eta zuzenean banatzeko ere.
Aniztasun biologikoak bizitza orok behar dituen oinarrizko ondasunak eta zerbitzu ekologikoak sortzen ditu eta, egun, garapen iraunkorra lortzeko, txirotasuna amaitzeko eta Milurteko Garapenerako helburuak erdiesteko funtsezkoak direla onartzen da. Aurtengo Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunak -–bioaniztasuna: elikagaiak, ura eta osasuna guztiontzat– agerian utzi du elikadura-segurtasuna eta ur-hornikuntza egokia lortzeko, nahiz planetaren aberastasunetan oinarritutako botika tradizional ugariak eta farmazia-produktu modernoen gama zabala babesteko.
Gaur egun, galtzeko tasak hain dira altuak, aukera txiki bat baino ez dugu landare eta animalia mota garrantzitsu ugari betiko desagertu aurretik. Orain zehaztasun handiz adieraz daitezke berehalako galtzeko arriskua duten lekuak zein diren. Horiei “bioniztasun gune kritikoak” esaten zaie; leku horietan, espezie endemiko kopuru handiena badute ere, bertako landarediaren %70 dagoeneko galdua dago.
Gune kritikoek eta bioaniztasun maila altuko basoguneek Lurraren %7,5 baino ez dute osatzen, baina landare guztien %62 eta, endemia gisa, ugaztun, hegazti, narrasti eta anfibio espezie guztien %55. Bioaniztasuna babestu nahi badugu, leku horiek nazioartean, naturaren babeserako alorrean inbertitzen diren baliabideen zati handi bat jaso behar dute proportzionalki. Bertan gure arreta eta ardura jartzen ez badugu, munduko bioaniztasun maila handiagoa galduko dugu, eta ez dio axola aniztasun txikiagoko lekuetan arrakasta izateak. Parkeak, erreserbak eta bestelako gune babestuak dira gizakien erruz sortutako galeren eragina gutxitzeko bide bakarra. Ongi antolatutako babestutako guneen sare handia sortzen ez badugu, ez gara narriadura egoera honi aurre egiteko gai izango. Ia salbuespenik gabe esan dezakegu babestutako guneetatik kanpo, galtzeko arriskuan diren espezieek ez dutela bizirik iraungo. Hori bereziki beteko da aniztasun gune kritikoetan: bertako ingurunearen %40 soilik dago babestuta, beraz, ekosistema horien zabalera osoaren %4 baino ez.
Horregatik, Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunean, bioaniztasunak duen balioaren gaineko kontzientziazioa munduan zehar sustatzeko konpromisoa hartu behar dugu, eta bizitza iturri diren sistemak babesteko ahal duguna egin behar dugula ere hedatu behar dugu han eta hemen.


 

 
ASTE HONETAN
GORKA LANDABURU
Coca colaren
arerioak indarrean

GANBARAKO GOGOETAK
DOMINGUEZ MORENO
Hausturaren eta elkarrizketaren artean

ENPRESAK ETA ENPRESARIAK
ALBERTO VALVERDE
Montilla katalana eta bere superministerioa

FORU KRONIKAK
JESÚS EGUIGUREN
Ibarretxek amore eman du.
Uda amaitzean, hauteskundeak?

INGURUMENA
ZAINDARI
Bioaniztasuna: elikagaiak, ura eta osasuna guztiontzat

EDITORIALA
Tortura, gerrako krimenae

e berehala


Gutxienezko Erresoluzioa: 800x600
aldaketa@aldaketa16.info